Home

Erretokia / Taberna

Gozatu bertako gastronomiaz

Pintxo edo Txuletoi zalea bazara

Zure lekua Bentaldea da

Benta–Aldea erretokia, inguruko gustukoenen artean dago. Eskaintzen den aukera zabala (menua / karta) , bezeroarekiko harreman estua eta tratu ezin hobeagoak txoko ezin goxoagoa egiten bai gaitu.

Jantokia bi eremutan bana dezakegu, 70 pertsona sartu daitezkeelarik.

Astelehenetik larunbatera dago irekia, igande eta jaiegunetan itxirik (talde desberdinek enkargatu ezkero jaiegunetan ere irekitzen da).

Sukaldeari dagokionean, 25 € ko menua eskaintzen dugu egunero. Lehen plater bezala: entsalada oparoak, lekak eta inguruko baserrietako barazki freskoak. Bigarrenean: parrillan eginiko arraia bere puntuan, brasan eginiko ahate-bularki eta saiheskiak. Amaitzeko, goxotasuna emateko gure ahosabaiari, etxeko postreak ditugu.

Karta: 40 € / 50 €. Hasiera emateko, labanaz mozturiko ezkur urdaiazpikoa, entsalada epelak, ontto-nahaskia, txipiroiak plantxan… Jarraian platerik azpimarragarriena: Benta-Aldeako txuletoi famatua edo arraia parrillan. Amaitzeko, sorbete edo izozkia, ezin hobeagoak diren tartaz lagundurik.

Tabernari dagokionez, goizeko 7tatik irekita dagoen barra bat dago, pintxo, razio eta ohizko euskal jaki kazolarik gozoenak dastatu ditzakegularik.

Written by.
bentaldea
eu